Edukira joan

Loiu

Loiu
 Bizkaia, Euskal Herria
Loiuko Zabaloetxe auzoaren ikuspegia. Atzean Bilboko aireportua ageri da.
Loiuko bandera

Loiuko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaTxorierri
Izen ofiziala Loiu
AlkateaJosu Andoni Begoña Fernandez de Arroiabe (EAJ)
Posta kodea48180
INE kodea48903
Herritarraloiutarra
Kokapena
Koordenatuak43°18′53″N 2°56′20″W / 43.3148°N 2.9389°W / 43.3148; -2.9389
Mapa
Azalera15,00 km²
Garaiera26 metro
Demografia
Biztanleria2.364 (2025:  5)
alt_left 1.187 (%50,7) (%49,3) 1.156 alt_right
Dentsitatea162,2 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 16,67
Zahartze tasa[1]% 19,13
Ugalkortasun tasa[1] 38,54
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 81,94 (2011)
Genero desoreka[1]% 8,63 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 6,49 (2013)
Euskara
Euskaldunak [2]% 48.36 + % 19.59 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [3]% 2.4 (2021)
Etxeko erabilera [4]% 25.84 (2021)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.loiu.org

Loiu Bizkaiko Txorierriko eskualdeko udalerria da, 2025an 2.240 biztanle zituena. Bilbotik 1983an bereizi zen.[5]

Bilboko aireportua bertan dago 1997tik, Sondikatik aldatu zutenean.

Mendebaldean Erandio, ekialdean Derio, iparraldean Laukiz eta Gatika eta hegoaldean Sondika mugakide ditu.

Zabaloetxe auzo nagusia eta herrigunea da, udaletxea barne hartzen duena, eta beste bi auzo handiak Elotxelerri eta Lauroeta dira.

Loiuko ingurunea gehienbat Goi-Kretazikoko marga, margakararri eta kalkarenitaz osatzen da. Horrez gain metaketa alubial zein antropogenikoko gune handiak ditu.

Asuako haraneko edo Txorierriko herriak, tartean Loiu, Asuako jaurerriaren parte izan ziren Erdi aroan zehar. Martín de Asúa eta Diego de Asúak 1452an Bizkaiko Batzar Nagusiko lehen foruan parte hartu zuten.[6]

Ez dakigu zehazki noiz eraiki zen San Pedro Apostoluari eskainitako parrokia (ziur asko eliztarrek sortua), baina badakigu 1634an egin zutela lehen erreforma. Urte hartan 500 bizilagun baino ez ziren bizi 98 etxetan. Teileria eta 7 errotak lasai bizitzeko moduko industria zuten.

Franko-espainiar gerra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Franko-espainiar Gerra (1635-1659) hasi eta gutxira, 1637an, Bizkaiko Jaurerriak Frantziak eta Espainiak zuten gerrarako mila gizonen herena osatzea erabaki zuen, Felipe IV.a erregeak egindako eskaerari erantzunez. Horretarako, banaketa bat egin zen Bizkaiko herri guztien artean, eta Loiuri egokitu zitzaion sei gizon ematea [E. J. L.: "H. G. S. B.", t. V, 260. or.]. Bizkaiko Jaurerriak, bere kostaldeak Frantziako ontzien balizko eraso batetik babesteko beste neurri prebentibo batzuen artean, 1639ko apirilaren 20an erabaki zuen Jaurerriaren barneko herrietako pertsona armatuek, arriskua izanez gero, zein puntutara jo behar zuten izendatzea. Loiukoek eta Berango, Sondika, Lejona eta Erandioko gizon armatuek Algorta eta Gizori laguntzera joan behar zuten (E. J. L.: "H. G. S. B.", t. V, 281. or.).

Artxandarako bidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1652ko azaroan, Jaurerriko Batzar Nagusiak Lujua eta Sondikako elizateei laguntzea erabaki zuen, Artxandako bidea konpondu zezaten. 1654an, Aldundiak seiehun erreal eman zizkien [E. J. L.: "H. G. S. B.", t. V, 386. eta 392. or.].

Oinaztarren loiu. XVII. mendearen hasieran, Bizkaiko jaurerriko erregimentu orokorreko langileen hauteskunde orokorretan, Lujuak Oñatiko partzialtasunaren alde bozkatu zuen.

Ez dakigu zehazki noiz eraiki zen San Pedro Apostoluari eskainitako parrokia (ziur asko eliztarrek sortua), baina badakigu 1634an egin zutela lehen erreforma. Urte hartan 500 bizilagun baino ez ziren bizi 98 etxetan. Teileria eta 7 errotak lasai bizitzeko moduko industria zuten.

XVIII. mendea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1704an, Loiuk hirurogeita hamabost su zituen, urte horretan Bizkaia osoan egindako sutegi batetik ondorioztatzen denez. Su hori Jaurerriko Batzar Nagusiak dekretatu zuen ekainaren 28an, Jaurerriko gastu orokorren banaketa egin ahal izateko [E. J. L.: "H. G. S. B.", t. VI, 24. or.]. 1761ean elizate horretan Calahorrako eliz auzitegiak 2 espetxeratu zituen, moralaren aurkako hutsegite oso larriak egiteagatik. Hornitzaile jaunak epaia eman zien urte horretako azaroaren 20an. 1762an, bi ofizio eman ziren, agindutakoa bete zela jakinarazteko [E. J. L.: "H. G. S. B.", t. VI, 348. or.].

Konbentzioaren gerraren kontestuan, 1794ko abuztuaren 25ean, Loiuko soldaduak Ondarroara iritsi ziren, defentsan laguntzeko.

Gerra Zibilean (1936-1939), nazionalek 1937ko ekainaren 16an okupatu zuten eta operazioa Nafarroako VI. Brigadak egin zuen.

1966an Loiu Bilbora atxiki zen Erandio, Sondika, Zamudio eta Derio udalerriekin batera, martxoaren 30eko dekretu bidez.

Espainiako trantsizioaren ondoren, 1983ko urtarrilaren 1ean, Loiu Bilbotik bereizi zen 1982ko abenduaren 20ko dekretu bidez, eta udalerri independente bihurtu zen.

1983ko maiatzaren 8ko udal-hauteskundeak, zinegotziok hautatu ziren:

  • EAJ: Marcos Goikoetxea Zabala (alkate izendatu zen), Pedro María de la Torre San Cristóbal, Ignacio Ladislado Uriarte, Eloy Alvaro Urrutia Arechabaleta, María Arrate Ugarte Beistegui. Javier Aguirre Ibáñez, Pascual Ledesma Echebarria, José Luis Bárcena Aguirregoitia.
  • EE: Vicente Arteagoitia Aurrecoechea.

1970 eta 1980ko erroldetan, Loiu Bilboko eta Asua Haranaren barneko auzo izan zen.

Biztanleriaren tamainaUrtea1200150018002100240027001920194019601980200020202040LoiuBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 1.156 gizon, 1.187 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.34
0.52
 
95-99
 
1.01
1.04
 
90-94
 
2.27
0.87
 
85-89
 
3.62
2.25
 
80-84
 
3.88
3.72
 
75-79
 
4.38
5.54
 
70-74
 
4.47
7.35
 
65-69
 
6.07
6.75
 
60-64
 
8.00
7.01
 
55-59
 
7.58
9.60
 
50-54
 
9.60
8.39
 
45-49
 
8.26
5.54
 
40-44
 
5.31
4.50
 
35-39
 
4.72
4.41
 
30-34
 
3.88
4.07
 
25-29
 
4.13
5.19
 
20-24
 
5.48
11.76
 
15-19
 
5.39
5.45
 
10-14
 
5.73
2.94
 
5-9
 
3.20
3.11
 
0-4
 
2.70
Iturria: Eustat / Instituto Nacional de Estadística[7]

Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen % 15,9 udalerri berean jaioak ziren[10], probintziako batez bestekoaren (% 37,2) azpitik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne) % 11,3 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 10,1 —probintzian % 10,9—.

Udal
Prob
Best
Esta
Udalerri berean · % 15,9Probintzia berean · % 61,2Erkidegoan · % 1,5Beste erkidegoa · % 11,3Estatutik kanpo · % 10,1
Biztanleria jaiolekuaren eta bizilekuaren arabera (2022). Iturria: INE.

Euskal Autonomia Erkidegoko probintziei dagokienez, biztanleen % 75,8 Bizkaian, % 1,2 Gipuzkoan, eta % 0,5 Araban jaio ziren[11].

Bizk
EAEt
Bizkaia · % 75,8Gipuzkoa · % 1,2Araba · % 0,5EAEtik kanpo · % 22,5
Biztanleria jaiolekuko probintziaren arabera (2025). Iturria: Eustat.

Biztanleria atzerritarra

2025. urtean, biztanleen % 9,3k atzerriko nazionalitatea zuen[12]. Atzerritarren artean, talde nagusiak Magreb (% 30,1), Hego Amerika (% 20,6), Mendebaldeko Europa (% 16,3) ziren.

Jaiolekuko herrialde nagusiak Maroko, Kolonbia, Venezuela dira.[13]

Amer
Euro
Afri
Amerika · % 44,6Europa · % 16,2Afrika · % 34Asia · % 5Ozeania · % 0,3
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Maroko54 · % 17,8
Kolonbia31 · % 10,2
Venezuela31 · % 10,2
Ekuador10 · % 3,3
Txina10 · % 3,3
Errumania9 · % 3
Frantzia8 · % 2,6
Jaiolekuko herrialde nagusiak. Iturria: INE.

Eustaten 2024ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Erroldaren arabera, udalerrian 1.053 etxebizitza zeuden: 842 (% 80,0) nagusiak eta 204 (% 19,4) gainerakoak (bigarren egoitzak edo hutsik).[14] 2021eko Zentsuaren kontsumo elektrikoaren arabera, 84 (% 8,1) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 70 (% 6,7) hutsik zeuden.[15] Etxebizitza nagusien % 88,6 jabetzan zegoen eta % 9,9 alokairuan.[14]

1.053etxebizitza
842nagusi

Etxebizitza multzoa

842
204
Nagusiak (842)Gainerakoa (bigarrena edo hutsik) (204)

Jabetza egoera (etxebizitza nagusiak)

746
83
Jabetzan (746)Alokairuan (83)Beste modu batean (13)

Guztira 842 etxegune zeuden, batez beste 2,6 egoiliarrekoak; horietatik 229 (% 27,2) pertsona bakarrekoak ziren.[14]

Etxeguneak egoiliar kopuruaren arabera

229
209
377
Egoiliar 1 (229)2 egoiliar (209)3-5 (377)6-9 (26)10 edo gehiago (1)

Etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria 123,1 m²-koa zen eta batez besteko antzinatasuna 48,8 urtekoa.[14] Etxebizitzen % 38,0 etxebizitza bakarreko eraikinetan zeuden eta % 4,1 21 etxebizitza edo gehiagoko eraikinetan.[14] Etxebizitzen % 28,9 igogailua zuten.

Eraikineko etxebizitza kopurua

398
182
311
112
Etxebizitza 1 (398)2 (182)3-10 (311)11-20 (112)41 edo gehiago (43)

Gela kopurua

229
392
153
238
1-3 gela (34)4 (229)5 (392)6 (153)7 edo gehiago (238)

Bainugela kopurua

513
531
Bainugela 1 (513)2 edo gehiago (531)

Berokuntzari dagokionez, etxebizitza nagusien % 20,4 berokuntza zentrala zuten, % 62,6 banakakoa eta % 15,9 noizean behingoa.[14] Horrez gain, % 37,4 hodien bidezko gasa zuten eta % 29,8 igogailua.

Berogailu mota

% 20,4
% 62,6
% 15,9
Zentrala (% 20,4)Banakakoa (% 62,6)Noizean behingoa (% 15,9)

Bestelako ekipamenduak (etxebizitza nagusiak)

Hodien bidezko gasa% 37,4
Ur bero zentrala% 87,6
Igogailua% 29,8

Politika eta administrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Euzko Alderdi Jeltzaleko Vicente Arteagagoitia hautatu zuten alkate. Arteagagoitiakk Euzko Alderdi Jeltzalearen sostengua jaso zuen, hauteskundeetan boza gehien izan zituen hautagaitza. Bilduk 3 zinegotzi lortu zituen, Alderdi Popularrak bat eta Euskadiko Alderdi Sozialistak batere ez.

Loiuko udalbatza
Alderdia 2011ko maiatzaren 22 2023ko maiatzaren 28
Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
7 / 11
756 (% 55,59)
8 / 11
770 (% 62,1)
Bildu
3 / 11
300 (% 22,06)
2 / 11
231 (% 18,62)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 11
147 (% 10,81)
1 / 11
87 (% 7)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 11
59 (% 4,34)
0 / 11
47 (% 3,79)
https://elpais.com/espana/elecciones/municipales/14/48/903/
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgune

Bilbo-Loiu aireportua lehen mailako azpiegitura nagusia da, Euskal Herriko eta Kantauri itsasoko ertzeko aireporturik garrantzitsuena bidaiari zein hegaldi kopuruari dagokionez. Bilbotik 12 kilometrora kokatua, Loiu, Sondika eta Derio udalerrietako lurretan dago; bidaiarien terminala (La Paloma ezizenaz ezaguna) eta 12/30 pistaren zati gehiena Loiu udalerrian daude. Espainiar aireportu sistemak dituen 14 aireportu errentagarrienen artean dago.​ Gaur egun, aireportua Vueling Airlines, Volotea eta Air Nostrum airelineen aire-baseetariko bat da.

1927ko urrian Herri Lanen Batasunak Bilbon aireportua eraikitzeko hasierako pausuak eman zituen. Hasiera batean Bilboko aireportua Galea lurmuturrean ezartzea pentsatu bazen ere, azkenik, 1936an, Aire-Nabigazioaren Zuzendaritza Orokorrak Sondika udalerrian aireportua instalatzeko baimena eman zuen. 1940an Sondika udalerrian aireportu zibila eraikitzeko akordioa lortu zen, udal eta estatu mailako erakundeen artean. 1950eko ekainaren 20an bidaiarien terminalaren eraikuntza amaitu zen eta aireportua ofizialki inauguratu zen, Carlos Haya izenarekin, bilbotar pilotu ezagunaren omenez.[16]

Bidaiarien eskaeraren igoera handiagatik eta Sondikako terminala handitzeko arazoengatik, Aenak Santiago Calatravari esleitu zion bidaiarientzako terminal berri baten diseinua, urtean 5 milioi inguru bidaiari jasotzeko gai izan beharko lukeena. Daukan formagatik, terminal berriak La Paloma (Usoa) ezizena jasotzen du, hegan egitera doan uso baten antza omen duelako. Porlanez eta beiraz egina dago, kolore zuria nagusi delarik. Terminal berria aireportuko instalazioen iparraldean kokatzen da, zaharraren aurrean eta Loiu udalerrian, eta 2000ko azaroaren 19an inauguratu zen. 32.000 m² (340.000 oin²) azalera eraikia du, hiru solairutan banatuta (0 Solairua = Helduerak • 1 Solairua = Irteerak • 2 Solairua = Bulegoak) eta bidaiarientzako zerbitzu guztiak jasotzen ditu, diseinu argiarekin, munduko 10 aireportu terminalik ikusgarrienen artean dago. Terminalak aireontziak aparkatzeko 21 plaza ditu, eta sei finger izeneko pasabide ditu, terminala eta hegazkinaren arteko ontziratze zuzenerako.

Azken urteotan Bilboko hiriak turismoan izan duen gorakadaren ondorioz, aireportuak eginiko hegaldi kopurua handitu da: 2006. urtean 3.876.072 bidaiari pasatu ziren Bilboko aireportutik, horietarik 1.020.286 nazioarteko hegaldietako bidaiariak izan ziren, eta 2.855.786 Espainia barneko hegaldietako bidaiariak. 2016an 4.588.265 bidaiari hartu zituen eta 2018an 5.469.453.[17][18]

Euskotren eragilearen E3 lineak Txorierria eta Bilbo lotzen ditu. Udalerrian hurrengo geltokiak ditu:

Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak udalerria zeharkatzen dute:

Hezkuntza arloan, Lauro ikastola eta Munabe eta Urdaneta ikastetxeak aipatzekoak dira.

https://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/argitalpenak/la-ikastola-azkue-la-primera-en-ser-legalizada-en-vizcaya-en-1966-estudio-de-sus-origenes-y-organizacion/art-11611/

Klima, euskal kostalde guztiak bezala, ozeanikoa da. Köppen klima sailkapenaren arabera, klima hotzepel hezea eta urtaro lehorrik gabea (Cfb kodeaz adierazia). Tenperatura hotzepelak, hezetasun nabaria eta euri ugari izaten dira urte osoan zehar. Hala ere, uda eta negua nabari bereizten dira tenperaturari dagokionez. Euria, berriz, urte osoan izaten da eta neguaren eta udaren arteko aldeak txikiak izaten dira. Elurra, ordea, oso gutxitan egiten du, urtean behin-edo, eta 5-10 alditan izozten du urtean.

    Datu klimatikoak (Bilbaoko aeroportu aztertegia (1981-2010))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
[erreferentzia behar]

"Aikor" eskualdeko aldizkaria euskarazko bertako hedabide nagusien artean dugu.

Loiutar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 6 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. (Gaztelaniaz) r01e00000ff26d4661aa470b88b07821bd8d58380, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. (2006-10-20). «Loiu» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2024-03-15).
  6. (Gaztelaniaz) Porres, Ascension Pastor; Aguilar, Beatriz Salaverri. (2014-10-01). Breve Historia de Vizcaya y sus Instituciones. Ediciones Atxular Atea, S.L ISBN 978-84-942480-9-2. (kontsulta data: 2024-03-16).
  7. Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera). .
  8. «Euskal AEko hazkunde begetatiboa, lurralde eremuka. 1975 - 2023-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-29).
  9. <ref> «Euskal AEko jaiotza biziak, lurralde-eremuen eta sexuaren arabera. 1996 - 2024-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-30).
  10. INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Bizkaia.tab.
  11. Eustat, «Biztanleria jaioterriaren arabera», Jaioterria - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  12. Eustat, «Biztanleria nazionalitatearen herrialde-taldearen arabera», Nazionalitatea - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  13. INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Bizkaia.tab.
  14. 1 2 3 4 5 6 «Etxebizitzen parkea» Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Etxebizitzak (Eustat).
  15. (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak erabilera-intentsitatearen arabera (kontsumo elektrikoa)» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  16. (Gaztelaniaz) «70 años de actividad aérea en Bilbao» Bilbao Air, Sociedad para la Promoción del Aeropuerto de Bilbao 2018-09-19 (kontsulta data: 2024-03-15).
  17. (Gaztelaniaz) Estadísticas de tráfico aéreo - Aena.es. (kontsulta data: 2017-08-15).
  18. (Gaztelaniaz) «INFORME ANUAL: El Aeropuerto de Bilbao cierra 2018 con casi cinco millones y medio de pasajeros» Bilbao Air, Sociedad para la Promoción del Aeropuerto de Bilbao 2019-01-14 (kontsulta data: 2024-03-15).
  19. (Gaztelaniaz) «Loiu» Turismo Uribe (kontsulta data: 2024-03-15).
  20. «Ayuntamiento de Loiu - Arte» web.archive.org 2013-06-18 (kontsulta data: 2024-03-15).
  21. (Gaztelaniaz) «Loiu» Turismo Uribe (kontsulta data: 2024-03-15).
  22. (Gaztelaniaz) r01e00000ff26d4661aa470b88b07821bd8d58380, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. (2006-10-20). «Loiu» turismo.euskadi.eus (kontsulta data: 2024-03-15).
  23. «Ayuntamiento de Loiu - Arte» web.archive.org 2013-06-18 (kontsulta data: 2024-03-15).
  24. ARAMBURU DE SEGURA Y LUPIAÑEZ, J. C. RESEÑA HISTORICA Y ARQUITECTONICA DEL CEMENTERIO BRITANICO UBICADO EN LUJUA-GOIRI (Bizkaia).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]