Edukira joan

Garai

Artikulu hau Bizkaiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Garai (argipena)».
Garai
 Bizkaia, Euskal Herria
Garaiko ikuspegi orokorra.
Garaiko bandera

Garaiko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaDurangaldea
Izen ofiziala Garai
AlkateaErramun Osa (EAJ)
Posta kodea48200
INE kodea48039
Herritarragaraitar
Kokapena
Koordenatuak43°11′41″N 2°36′35″W / 43.194722222222°N 2.6097222222222°W / 43.194722222222; -2.6097222222222
Mapa
Azalera7,12 km²
Garaiera300 metro
Distantzia40 km Bilbora
Demografia
Biztanleria332 (2025:  −10)
alt_left 169 (%50,9) (%49,1) 163 alt_right
Dentsitatea0,47 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 20
Zahartze tasa[1]% 12,24
Ugalkortasun tasa[1] 55,56
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 80 (2011)
Genero desoreka[1]% 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 4,26 (2013)
Euskara
Euskaldunak [2]% 83.33 + % 7.84 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [3]%  (2021)
Etxeko erabilera [4]% 67.97 (2021)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.garaikoudala.org

Garai Bizkaiko ekialdean dagoen udalerri txikia eta landa-ingurunekoa da, Durangaldean kokatuta dagoena, Oiz mendiaren magalean. 334 biztanle ditu 2023. urtean.

Bizkaiko beste toki batzuetan bezala, Garain oso ohikoak ziren sasoi bakoitzeko uztan batutako aleak gordetzeko eraikin bereziak, "garaiak" ("garaidxek" Durangaldeko euskaraz) deituak. Gaur egun ere, hauetariko bat ikus dezakegu osorik Etxeita baserriaren ondoan. Eraikin hau oso interesgarria eta baliotsua da herri arkitektura ikerleentzat.

Eliza bi ditu gaur egun, San Juan eta San Migel (nahiz eta baten sasoiak bestearekin zerikusirik ez izan) eta baseliza ugari auzoetan zabaldurik. Santa Katalina, birjina eta martiria, Duñaiturriko etxeak eraikitako baseliza bat dugu Goierri auzoan.

Aipatzekoa da, baita, Goierri auzoan, Etxeita baserri ondoan dagoen artea. Arbola hau oso ezaguna da inguruetan bere zabalera eta adinagatik eta Eusko Jaurlaritzak arbola babestuen tartean sartu du. Kondairaren esanetan, bere azpian 300 ardiko artaldea sar daiteke.

Ipar eta ekialdean Berriz, mendebaldean Iurreta eta hegoaldean Abadiño mugakide ditu.

Momoitioko Juan Bataiatzaile Deunaren baselizan, Momoitio auzoan, 2009an IX. mendeko nekropoli interesgarri bat konpondu zuten. Nekropoli hau,1982tik 1985 bitartean argitaratu zuten, Iñaki Garcia Camino arkeologoaren zuzendaritzapean, eta berriz estalia. 2009. urtean, "Aostarri proiektua" burutu zuen Gerediaga Elkarteak eta Garaiko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiako Kultur sailaren laguntzarekin.

IX. eta X. mendeko hilarriak konponduak izan ziren eta baseliza inguruan sasoi hartan aurkitzen ziren bezala jarriak. Bernat Vidal, Abadiñoko hargin ezagunaren laguntzarekin, baseliza barruan 1981ean aurkitu ziren hilarriak konpondu eta kanpoko aldeko nekropolian jarriak izan ziren. Honez gain, sakristiako bi leiho egokitu ziren, argazki eta erreprodukzio batzuekin, ikusleek nekropoliaren garrantzia ikus eta ezagutu zezaten.

Baseliza barruan Udalak gordetzen zituen hilarri eta arkeologi aztarnak ikus ditzakegu argi sentsore batzuen bidez. Aztarna hauen ikerkuntza oinarrizkoa izan da Bizkaiko eta Euskal Herriko erdi aroko historia ezagutzeko, Europako Unibertsitateentzat oinarri bihurtuz, Gerediaga Kultur Elkartearen esanetan.

Durangoko Merinaldearen barruan egon zen Erdi Aroan, eta garai hartan San Miguel de Garay izena hartu zuen eta bi auzotan banatuta zegoen. Nekazaritza eta abeltzaintza izan dira historian zehar jarduera tradizionalak, eta beste garai bateko lekuko dira gaur egun arte iritsi diren baserri multzo ederra.Durangoko merindadeko Biltzarretan (Gerediaga) 6. jarlekua izan zuen.

Garain kokatzen da, ustez, Juan de Garay konkistatzailearen eta Paraguaiko Gobernadorearen jaiotetxea, XIX. mendean Garay-goitia deitua. 1704ko ekainaren 28an, Bizkaiko Biltzar Nagusiek Jaurerriko diru kostuak banatzeko agindutako zentsuan, 36 etxebizitza agertzen ziren

Aro garaikidean, aipatzekoa da 1966ko maiatzaren 1ean ETA-ren Talde Autonomoak, Xabier Zumalde "el cabra" Zornotzako militante historikoa buru zelarik, egindako ekintza sinbolikoa. Frankismo gorrian, ikurrina herriko leku ikusgarrian paratuz eta ordu batzuetan herria, armaz, beraien menpe izanik. Euskal bandera publikoki eta klandestinoki plazaratu zen lehenengo aldietakoa izan zen hura. (Ref.: Javier Zumalde, Mi lucha clandestina en ETA, Status ediciones, 2004).

Biztanleriaren tamainaUrtea200250300350400450189019201950198020102040GaraiBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 163 gizon, 169 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.00
0.61
 
95-99
 
1.18
0.61
 
90-94
 
1.18
0.61
 
85-89
 
1.78
1.23
 
80-84
 
1.78
5.52
 
75-79
 
4.14
4.29
 
70-74
 
4.73
5.52
 
65-69
 
7.10
8.59
 
60-64
 
4.73
14.72
 
55-59
 
8.88
12.88
 
50-54
 
10.06
5.52
 
45-49
 
7.69
6.13
 
40-44
 
5.92
4.91
 
35-39
 
2.37
2.45
 
30-34
 
4.73
2.45
 
25-29
 
3.55
5.52
 
20-24
 
5.92
7.36
 
15-19
 
5.33
3.07
 
10-14
 
10.65
2.45
 
5-9
 
5.33
5.52
 
0-4
 
2.96
Iturria: Eustat / Instituto Nacional de Estadística[5]

Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen % 38,6 udalerri berean jaioak ziren[8], probintziako batez bestekoaren (% 37,2) gainetik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne) % 6,9 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 2,4 —probintzian % 10,9—.

Udal
Prob
Erki
Udalerri berean · % 38,6Probintzia berean · % 44Erkidegoan · % 8,1Beste erkidegoa · % 6,9Estatutik kanpo · % 2,4
Biztanleria jaiolekuaren eta bizilekuaren arabera (2022). Iturria: INE.

Euskal Autonomia Erkidegoko probintziei dagokienez, biztanleen % 83,1 Bizkaian, % 7,2 Gipuzkoan, eta % 0,9 Araban jaio ziren[9].

Bizk
EAEt
Bizkaia · % 83,1Gipuzkoa · % 7,2Araba · % 0,9EAEtik kanpo · % 8,8
Biztanleria jaiolekuko probintziaren arabera (2025). Iturria: Eustat.

Biztanleria atzerritarra

2025. urtean, biztanleen % 0,9k atzerriko nazionalitatea zuen[10]. Atzerritarren artean, talde nagusiak Ekialdeko Europa (% 33,3), Hego Amerika (% 33,3), Erdialdeko eta Iparraldeko Amerika (% 33,3) ziren.

Jaiolekuko herrialde nagusiak Argentina, Ukraina, Errumania dira.[11]

Amer
Euro
Afri
Amerika · % 75Europa · % 16,7Afrika · % 8,3
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Argentina2 · % 16,7
Ukraina1 · % 8,3
Errumania1 · % 8,3
Jaiolekuko herrialde nagusiak. Iturria: INE.

Eustaten 2024ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Erroldaren arabera, udalerrian 149 etxebizitza zeuden: 109 (% 73,2) nagusiak eta 40 (% 26,8) gainerakoak (bigarren egoitzak edo hutsik).[12] Etxebizitza nagusien % 89,9 jabetzan zegoen eta % 8,3 alokairuan.[12]

149etxebizitza
109nagusi

Etxebizitza multzoa

109
40
Nagusiak (109)Gainerakoa (bigarrena edo hutsik) (40)

Jabetza egoera (etxebizitza nagusiak)

98
9
Jabetzan (98)Alokairuan (9)Beste modu batean (2)

Guztira 109 etxegune zeuden, batez beste 3,1 egoiliarrekoak; horietatik 15 (% 13,8) pertsona bakarrekoak ziren.[12]

Etxeguneak egoiliar kopuruaren arabera

15
28
59
Egoiliar 1 (15)2 egoiliar (28)3-5 (59)6-9 (7)

Etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria 167,9 m²-koa zen eta batez besteko antzinatasuna 62 urtekoa.[12] Etxebizitzen % 66,4 etxebizitza bakarreko eraikinetan zeuden eta % 0,0 21 etxebizitza edo gehiagoko eraikinetan.[12] Etxebizitzen % 2,0 igogailua zuten.

Eraikineko etxebizitza kopurua

99
32
18
Etxebizitza 1 (99)2 (32)3-10 (18)

Gela kopurua

30
33
41
41
1-3 gela (4)4 (30)5 (33)6 (41)7 edo gehiago (41)

Bainugela kopurua

88
61
Bainugela 1 (88)2 edo gehiago (61)

Berokuntzari dagokionez, etxebizitza nagusien % 4,6 berokuntza zentrala zuten, % 70,6 banakakoa eta % 23,9 noizean behingoa.[12] Horrez gain, % 0,0 hodien bidezko gasa zuten eta % 1,8 igogailua.

Berogailu mota

% 70,6
% 23,9
Zentrala (% 4,6)Banakakoa (% 70,6)Noizean behingoa (% 23,9)

Bestelako ekipamenduak (etxebizitza nagusiak)

Hodien bidezko gasa% 0,0
Ur bero zentrala% 9,2
Igogailua% 1,8

2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetan EAJ-PNV izan zen alderdi bozkatuena[13]. Geroztik, Erramun Osa da Garaiko alkatea Herriko Taldeak 12 urtez alkatetzari eutsi ostean [14].

Garaiko udalbatza
Alderdia 2019ko maiatzaren 26a 2015eko maiatzaren 24a
Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 7
110 (% 48,67)
2 / 7
75 (% 34,88)
Herriko taldea
3 / 7
104 (% 46,02)
5 / 7
125 (% 58,14)
Alderdi Popularra
0 / 7
3 (% 1,33)
Datuen iturria: 2015eko eta 2019ko udal hauteskundeen emaitzak eitb.eus webgunean
Garaiko Matias Larrinagaren[15] pasartea (Ahotsak[16] proiekturako)

Garain[17] Durangaldeko hizkera[18] da nagusi, mendebaldeko euskalkiaren aldaera.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko herri gehienetan bezala, urteko sasoi desberdinetan jaiak ospatzen dira, Santiagoren omenez egiten direnak garrantzitsuenak izanik. Jai hauetan, herriko dantzari talde ospetsuak "Gernikako arbola dantza", "Dantzari dantza" eta "Agintariena" deitutako dantza ezagunak egiten ditu.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Migel Deuna eta San Joan bataiatzailearena edo Elizabarri, herriko bi parrokia-eliza historikoak. [19]
  • Katalina Deuna eta Momoitioko San Joan bataiatzailearen baselizak, azken honen ondoan Momoitioko nekropolia dagoelarik.
  • Baserriak: Aiartza Goena, Aiartza Barrena, Aiartza erdikoa, Aiartza Goitia, Aldatza, Arroita ganekoa, Askaiturrieta, Barraikua,Bekoetxea, Bekoetxea errota, Beratua azpikoa, Beratua, erdikoa, Beratua goiena, Duina beitia (Duñabeitia), Duinaiturri, Emaldia, Etxebarria, Etxeita, Etxeitabehe, Etxetxuaga, Garai-andia, Garai Goitia jauregia, Guzurmendi, Ikastoikua, Landabarrena, Lazpita, Mailukitza, Milikua, Milikua bizkar, Momoitio azpikoa, Momoitio ganekoa, Oar azpikoa, Oar ganekoa, Orubeta, Otokoa, Potoko, Ugalde, Urien azpikoa, Urien ganekoa, Urresti, Zelai bizkar (solabizkar), Zelai garai (solagarai) eta Zelai.

Garaitar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 6 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera). .
  6. «Euskal AEko hazkunde begetatiboa, lurralde eremuka. 1975 - 2023-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-29).
  7. <ref> «Euskal AEko jaiotza biziak, lurralde-eremuen eta sexuaren arabera. 1996 - 2024-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-30).
  8. INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Bizkaia.tab.
  9. Eustat, «Biztanleria jaioterriaren arabera», Jaioterria - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  10. Eustat, «Biztanleria nazionalitatearen herrialde-taldearen arabera», Nazionalitatea - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  11. INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Bizkaia.tab.
  12. 1 2 3 4 5 6 «Etxebizitzen parkea» Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Etxebizitzak (Eustat).
  13. «Udal hauteskundeak 2019 - Garai - Anboto.org» anboto.org (kontsulta data: 2020-05-21).
  14. (Gaztelaniaz) «El PNV arrebata el Ayuntamiento de Garai a Herriko Taldea doce años después» durangon.com 2019-05-26 (kontsulta data: 2020-05-21).
  15. «Larrinaga Lejarraga, Matias - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-12).
  16. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-12).
  17. «Garai - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-09).
  18. «Durangaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-09).
  19. Garaiko Udala. (2021). Garai. Garaiko Udala (kontsulta data: 2026-08-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]