Edukira joan

Arakaldo

Arakaldo
 Bizkaia, Euskal Herria

Arakaldoko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaNerbioi ibarra
Izen ofiziala Arakaldo
AlkateaJabi Asurmendi Sainz (EH Bildu)
Posta kodea48498
INE kodea48005
Herritarraarakaldar
Kokapena
Koordenatuak43°09′11″N 2°56′07″W / 43.1531°N 2.9354°W / 43.1531; -2.9354
Mapa
Azalera2,65 km²
Garaiera108 metro
Distantzia18 km Bilbora
Demografia
Biztanleria156 (2025:  −4)
alt_left 84 (%53,8) (%46,2) 72 alt_right
Dentsitatea0,59 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 38,3
Zahartze tasa[1]% 20,65
Ugalkortasun tasa[1] 80
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 86,67 (2011)
Genero desoreka[1]% 22,22 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,55 (2013)
Euskara
Euskaldunak [2]% 56.44 + % 12.88 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [3]%  (2021)
Etxeko erabilera [4]% 38.04 (2021)
Datu gehigarriak
Sorrera1520. urtea
Webguneahttp://www.arakaldo.org

Arakaldo Bizkaiko udalerria da. Nerbioi ibaiaren parean dago, izen bereko eskualdean.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakaldo Bizkaiaren hegoaldean dago, Nerbioi ibaiaren ibarrean, eta Bilbotik hamazortzi kilometrora. Herriaren erdigunea, Elexalde-Madariagan dago eta elizaren inguruan bildutako etxe multzoak osatzen du.

Udalerriak Arrankudiagarekin egiten du muga iparraldean eta ekialdean, Araban dagoen Laudiorekin mendebaldean, eta azkenik, Orozkorekin hegoaldean.

Arakaldok honako auzo hauek ditu: Elexalde, Etxebarri, Ibertxe, Iturriaga, Madariaga eta La Isla[5].

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Arrankudiaga, Laudio eta Orozko.

Arakaldo 1520an sorturiko herria da. Urte hartan Arrankudiagatik banatu eta elizate independentea osatu zuen. Dena den, eraketa hori Bizkaiko jaurerriaren baimenik gabe egin omen zen, eta horrela, Arakaldok ez zuen sekula ordezkaririk izan Bizkaiko batzar nagusietan. Politikoki Arrankudiagaren erabakien menpe egon zen, harik eta XIX. mendean ofizialki udalerri bihurtu zen arte.

Gerra Karlistetan herriari su eman zioten eta eliza eta bi etxe baino ez ziren zutik geratu.

Etorkizunean, Arakaldok 50 etxebizitza inguru eraiki nahi ditu Elexalde-Madariaga auzoan. Horrez gain, Urduña eta Arakaldoren artean bidegorri bat eraikiko da, Laudio zeharkatuko duena. Bidegorria eraikitzearekin batera, Nerbioi ibaiaren ertzetan 33 kilometro luze izango den parke bat egokitu nahi da.

Arakaldoko jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan da historian zehar. Garia, fruta-arbolak eta barazkiak nagusi izan ziren. Horrez gain, abeltzaintzak ere bazuen garrantzirik. Dena den, herriaren itxura betiko nekazaritza-herri batena den arren, 2000. urtean nekazaritza udalerriaren jardueraren %2,77 bakarrik zen. Gaur egun, berriz, nekazaritza eta abeltzaintzaren inguruko 25 esplotazio daude herrian eta 230 hektareako azalera hartzen dute. Bestalde, Arakaldoko lurren %77an landatutako pinuak daude.

1971. urtean Postensa enpresak (gaur egun Norten PH izenarekin ezagutua) bere fabrika Arakaldon ezarri zuen. Enpresa horrek porlanetik eratorritako produktuak ekoizten ditu eta 100 langiletik gora dihardute lanean bertan, Arakaldon bizi diren biztanle guztiak baino gehiago. Azken urteetan, etxe prefabrikatuak ekoizten dituzte, eta Zabalgana auzoan bederatzi solairuko bi eraikin egingo dituzte.

Langileen gehiengoa inguruetako herrietatik dator, 2001eko erroldaren arabera, herriko 8 langilek bakarrik egiten zuten lan industria arloan.

Biztanleriaren tamainaUrtea6090120150180210240270189019201950198020102040ArakaldoBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 72 gizon, 84 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.00
0.00
 
95-99
 
1.19
0.00
 
90-94
 
1.19
1.39
 
85-89
 
4.76
0.00
 
80-84
 
2.38
1.39
 
75-79
 
1.19
1.39
 
70-74
 
1.19
4.17
 
65-69
 
1.19
9.72
 
60-64
 
9.52
12.50
 
55-59
 
8.33
12.50
 
50-54
 
9.52
12.50
 
45-49
 
10.71
6.94
 
40-44
 
7.14
6.94
 
35-39
 
8.33
1.39
 
30-34
 
0.00
5.56
 
25-29
 
3.57
11.11
 
20-24
 
3.57
4.17
 
15-19
 
4.76
5.56
 
10-14
 
13.10
0.00
 
5-9
 
7.14
2.78
 
0-4
 
1.19
Iturria: Eustat / Instituto Nacional de Estadística[6]

Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen % 20,9 udalerri berean jaioak ziren[9], probintziako batez bestekoaren (% 37,2) azpitik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne) % 10,1 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 7 —probintzian % 10,9—.

Udal
Prob
Erki
Best
Udalerri berean · % 20,9Probintzia berean · % 47,5Erkidegoan · % 14,6Beste erkidegoa · % 10,1Estatutik kanpo · % 7
Biztanleria jaiolekuaren eta bizilekuaren arabera (2022). Iturria: INE.

Euskal Autonomia Erkidegoko probintziei dagokienez, biztanleen % 63,5 Bizkaian, % 17,1 Araban, eta % 0,6 Gipuzkoan jaio ziren[10].

Bizk
Arab
EAEt
Bizkaia · % 63,5Araba · % 17,1Gipuzkoa · % 0,6EAEtik kanpo · % 18,8
Biztanleria jaiolekuko probintziaren arabera (2025). Iturria: Eustat.

Biztanleria atzerritarra

2025. urtean, biztanleen % 7,6k atzerriko nazionalitatea zuen[11]. Atzerritarren artean, talde nagusiak Magreb (% 53,8), Ekialdeko Europa (% 30,8), Hego Amerika (% 15,4) ziren.

Jaiolekuko herrialde nagusiak Maroko, Kolonbia, Errumania dira.[12]

Amer
Euro
Afri
Amerika · % 33,3Europa · % 20Afrika · % 46,7
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Maroko6 · % 40
Kolonbia4 · % 26,7
Errumania1 · % 6,7
Jaiolekuko herrialde nagusiak. Iturria: INE.

Eustaten 2024ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Erroldaren arabera, udalerrian 77 etxebizitza zeuden: 59 (% 76,6) nagusiak eta 18 (% 23,4) gainerakoak (bigarren egoitzak edo hutsik).[13] Etxebizitza nagusien % 88,1 jabetzan zegoen eta % 6,8 alokairuan.[13]

77etxebizitza
59nagusi

Etxebizitza multzoa

59
18
Nagusiak (59)Gainerakoa (bigarrena edo hutsik) (18)

Jabetza egoera (etxebizitza nagusiak)

52
Jabetzan (52)Alokairuan (4)Beste modu batean (3)

Guztira 59 etxegune zeuden, batez beste 2,7 egoiliarrekoak; horietatik 18 (% 30,5) pertsona bakarrekoak ziren.[13]

Etxeguneak egoiliar kopuruaren arabera

18
10
28
Egoiliar 1 (18)2 egoiliar (10)3-5 (28)6-9 (3)

Etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria 108,7 m²-koa zen eta batez besteko antzinatasuna 48,3 urtekoa.[13] Etxebizitzen % 49,4 etxebizitza bakarreko eraikinetan zeuden eta % 0,0 21 etxebizitza edo gehiagoko eraikinetan.[13] Etxebizitzen % 10,4 igogailua zuten.

Eraikineko etxebizitza kopurua

38
33
Etxebizitza 1 (38)2 (6)3-10 (33)

Gela kopurua

9
37
21
7
1-3 gela (9)4 (3)5 (37)6 (21)7 edo gehiago (7)

Bainugela kopurua

54
23
Bainugela 1 (54)2 edo gehiago (23)

Berokuntzari dagokionez, etxebizitza nagusien % 0,0 berokuntza zentrala zuten, % 69,5 banakakoa eta % 25,4 noizean behingoa.[13] Horrez gain, % 5,1 hodien bidezko gasa zuten eta % 11,9 igogailua.

Berogailu mota

% 69,5
% 25,4
Banakakoa (% 69,5)Noizean behingoa (% 25,4)

Bestelako ekipamenduak (etxebizitza nagusiak)

Hodien bidezko gasa% 5,1
Ur bero zentrala% 42,4
Igogailua% 11,9

Arakaldon boto-emaileek zuzenean alkatea bozkatzen dute. Zerrenden barruan egon behar badute ere, botoa pertsonari ematen zaio. Hala, herritar bakoitzak papeleta batekin 4 pertsona bozkatzen ditu, eta gehiengoa lortzen duena bihurtzen da alkate.

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Jabi Asurmendi Sainz (EH Bildu) da Arakaldoko alkatea. Víctor Egia Larrakoetxearen (EAJ) bigarren geratu zen. Asurmendik alkatetza bere taldearen baiezko botoei esker lortu zuen, gehiengo osoz.

2015eko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arakaldoko udalbatza
Alderdia 2015eko maiatzaren 24a 2011ko maiatzaren 22a
Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)*
4 / 5
43 (% 50,59)
2 / 5
42 (% 57,53)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
1 / 5
36 (% 42,35)
3 / 5
37 (% 50,68)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko Udal hauteskundeak. Behin-behineko emaitzak euskadi.eus webgunean
Arakaldoko Milagros Ginea[14] (Ahotsak[15] proiekturako)

Arakaldon[16] Nerbioi ibarreko hizkera[17] hitz egiten da, sartaldeko mendebalderaren aldaera.

Garraiobide eta azpiegiturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arakaldoko geltokia.

Bilboko Renfe Aldirien C-3 lineari dagokion Arakaldoko geltokiak ematen dio zerbitzua udalerriari.

Bizkaibusen honako lineek ematen diote zerbitzu Arakaldori: (Geralekuak Arrankudiaga udalerrian kokatuta daude)

  • A3918 Bilbo - Orozko
  • A3919 Orozko - Galdakaoko Ospitalea
  • A3920 Urduña - Galdakaoko Ospitalea

Arakaldo AP-68 autobidearen albo batean dago. Iparraldean, Bilbotik etorrita, 2. irteera, eta hegoaldean, Gasteiztik etorrita, 3. irteera hartzen dira udalerrira sartzeko.

Bestalde, N-625 (Burgos-Bilbao) errepideak udalerria Laudio eta Ugao udalerriekin lotzen du.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Marina jaiak uztailaren 18an.

Arakaldotar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 6 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. Towns Basque Country
  6. Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera). .
  7. «Euskal AEko hazkunde begetatiboa, lurralde eremuka. 1975 - 2023-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-29).
  8. <ref> «Euskal AEko jaiotza biziak, lurralde-eremuen eta sexuaren arabera. 1996 - 2024-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-30).
  9. INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Bizkaia.tab.
  10. Eustat, «Biztanleria jaioterriaren arabera», Jaioterria - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  11. Eustat, «Biztanleria nazionalitatearen herrialde-taldearen arabera», Nazionalitatea - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  12. INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Bizkaia.tab.
  13. 1 2 3 4 5 6 «Etxebizitzen parkea» Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Etxebizitzak (Eustat).
  14. «Ginea Iruretagoiena, Milagros - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-12-11).
  15. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-12-11).
  16. «Arakaldo - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-08).
  17. «Nerbioi ibarrekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-08).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]