Edukira joan

NGC 604

Koordenatuak: Zeruko mapa 01h 34m 33.2s, +30° 47′ 06″
Wikipedia, Entziklopedia askea
NGC 604
Behaketa
Itxurazko magnitudea (V)14
Magnitude absolutua−13,8
AurkitzaileaWilliam Herschel
Aurkikuntza-data1784ko irailaren 11
KonstelazioaTriangulum
Igoera zuzena23,63375 °
Deklinazioa30,78361 °
Izendapenak

NGC 604 Triangeluko galaxian, Triangulum konstelazioan, dagoen H II eskualde supererraldoi bat da[1]. William Herschelek aurkitu zuen 1784ko irailaren 11n. 14,0ko magnitudea du[2].

Talde Lokalako H II eskualde handienetako bat da: galaxiaren 2,7 milioi argi-urteko distantzia kontuan hartuta, bere diametro luzeena 1.520 argi-urte ingurukoa da (~460 parsec), Orionen nebulosaren zati ikusgaia baino 40 aldiz handiagoa. Orionen nebulosa baino 6.300 aldiz distiratsuagoa da, eta distantzia berean egongo balitz Artizarra baino distira handiagoa izango luke. Bere gasa erdigunean dagoen izar masiboen kumulu batek ionizatzen du[3]; kumulu horrek O eta WR motako 200 izar ditu, 105 eguzki-masako masa eta 3,5 milioi urteko adina[4]. Hala ere, Magallaesen Hodei Handiako Tarantula nebulosaren erdiko kumulua (R136) ez bezala, NGC 604koa askoz ere sakabanatuagoa da, eta izar-elkarte handi baten antza handiagoa du[5].

NGC 604, Hubble espazio-teleskopioaren eta Chandra X izpien behatokiaren irudietan: nebulosa argi ikusgaian eta X izpietan

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Kengo Tachihara eta beste. (2018). Triggering the formation of the supergiant H II region NGC 604 in M 33. Publications of the Astronomical Society of Japan, 70. liburukia, S52.
  2. ↑ Results for NGC 604. NASA/IPAC Extragalactic Database. .
  3. ↑ Astronomy Picture of the Day. (2002-11-02). NGC 604: Giant Stellar Nursery. .
  4. ↑ Rodolfo Barbá. (2004). An in-depth analysis of a prototypical giant H II region: NGC 604. HST Proposal ID #10419.
  5. ↑ J. Maíz-Apellániz, E. Pérez eta J. M. Mas-Hesse. (2004). NGC 604, the Scaled OB Association (SOBA) Prototype. I. Spatial Distribution of the Different Gas Phases and Attenuation by Dust. The Astronomical Journal, 128. liburukia, 3. zenbakia, 1196–1218. or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Astronomia Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.