Shibari

Shibari (japonieraz: 縛り) (literalki, "lotura") edo Kinbaku (japonieraz: 緊縛) (literalki, "lotura estua") Japonian sortutako bondage mota bat da, soka bidezko lotura teknika estetiko eta praktikoetan oinarritua.
Shibari terminoa ekintza edo estilo orokorra adierazteko erabiltzen da, eta kinbaku, berriz, loturaren alderdi estetiko eta intimoagoarekin lotzen da. Mendebaldeko bondagearen aldean, askotan funtzio nagusi gisa inmobilizazioa duen praktika gisa ulertzen da, shibariak alderdi estetiko eta interakziozkoak ere azpimarratzen ditu.
Praktika honetan soka bidezko gorputz-loturak egiten dira, eta parte-hartzaileen arteko konfiantza eta kontrol-harremanak funtsezko elementuak izan daitezke.
Glosategia eta kontzeptuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- kinbaku (japonieraz: 緊縛) : literalki "lotura estua". BDSM testuinguruan erabiltzen den soka bidezko lotura estetiko eta sexuala. Zenbait autorek, hala nola Kinoko Hajimek edo Osada Stevek, shibaritik bereizten dute, esperientzia emozional handiagoarekin lotuz.
- kinbakushi (japonieraz: 緊縛師) : kinbaku maisua edo soka-artista profesionala.
- shibari (japonieraz: 縛り) : lotzea edo sokaz lotzea orokorrean. Mendebaldeko BDSM testuinguruan erabilera sexuala ere hartu du.
- nawashi (japonieraz: 縄師) : soka-artista edo kinbaku praktikatzailea.
- nawa shibari (japonieraz: 縄縛り) : termino ez estandarra eta japonieraz jatorrizkoa ez dela jotzen da.
Eredu eta teknikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Shibari barruan hainbat lotura-eredu klasiko daude, hala nola:
- ushiro takate kote (besoak eta goiko gorputza atzean lotzea)
- tejou shibari (eskuak lotzea)
- kikkou shibari (dortoka-oskolaren eredua)
- ebi shibari (ganba posizioa)
- futomomo (izterraren lotura)
- esekidura partzialak eta gorputz osoaren esekidurak
Soka motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Japonian gehien erabiltzen den soka mota jutezkoa da, asanawa izenekoa, tradizionalki zuntz naturalekin egina eta 6–8 metro inguruko luzerarekin.
Mendebaldean luzera handiagoak ere erabiltzen dira erabiltzailearen gorputzaren arabera. Azken urteetan kotoizko eta material sintetikoetako sokak ere erabiltzen dira, batez ere kolore eta erabilera praktikoagatik, nahiz eta tradizionalki jutea hobesten den.