Edukira joan

Riace

Riace
Riace
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Calabria
Italiako hiri metropolitarracittà metropolitana di Reggio Calabria
Izen ofizialaRiace
Jatorrizko izenaRiace
Posta kodea89040
ISTAT kodea080064
HerriburuaRiace
Geografia
Koordenatuak38°25′05″N 16°28′52″E / 38.4181°N 16.4811°E / 38.4181; 16.4811
Mapa
Azalera16,24 km²
Altitudea300 m
MugakideakCamini eta Stignano
Demografia
Biztanleria1.694 (2023ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea104 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0964
Katastro kodeaH265
Sailkapen sismikoa1 (Handia)
MatrikulaRC
comune.riace.rc.it

Riace Italiako udalerri bat da. Reggio di Calabriako probintzian kokatuta dago, Calabria eskualdean. 1.694 biztanle ditu, 16,24 kilometro koadroko azaleran banatuta.

Riaceko brontzeak (Italieraz, Bronzi di Riace), Riaceko gerlariak ere deiturikoak, brontzezko bi estatua greko dira, K.a. V. mendekoak, gorputz osoko bizardun gudari bana irudikatzen dutenak, 1972an Italiako Riace hiritik gertu itsasoan aurkituak. Brontzeak Reggio di Calabriako Arkeologia Museo Nazionalean daude gaur egun. Brontzeak 1972an aurkitu ziren, baina, garbiketa eta zaharberritze-prozesu luze baten eraginez, 1981ra arte ez ziren ikusgai jarri.[1]

Etorkinen integrazio prozesua[2]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerraosteko hamarkadetan zehar Riace 2500 biztanle izatetik 400 izatera pasatu zen. Bertako jende andanak lan bila emigratu zuen. Mimo Lukano alkate bihurtu zenean joera horri buelta ematea lortu zuen. Riace integrazio politiketan eredugarri bihurtu zen.

1998 urtean errefuxiatu kurdu batzuk lehorreratu ziren. Herritarrek era espontaneoan hutsik zeuden etxeak bilatu zituzten eta harrera etxe bat sortu zuten.

1999an herritar batzuek Cittá Futura elkartea sortu zuten. Horren bitartez, Stignano eta eskualdeko beste herri batzuen eredua jarraituz, errefuxiatuei etxe abandonatuak eman zizkieten.

2002an, Italiak harrera sistema nazionala sortu zuen. Barneko ministerioaren deialdian parte hartu zuten lehenengo herriak Riace, Isola di Capo Rizzuto eta Badolato izan ziren, hirurak Kalabria eskualdekoak.

Momentu horretan, Kurduez gain, Saharaz hegoaldeko lehenengo pertsona taldeak heltzen hasi ziren, batez ere Eritrea eta Etiopiako emakumeak.

Astroponteko parkearen tokiko txanpona eredu hartuta, udalak errefuxiatuei 200 euro janari baletan eman zizkien, nahi zutena eros zezaten.

Hasierako laguntza horrez gain, helburua zen integrazioa, eta horretarako olio-errota, baserri soziala, artisautza tailerra eta turistentzako harrera etxeak proiektuen bidez errefuxiatuei lan bekak eman zizkieten.

Alkatearen kontrako epaiketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021an,  integrazio politikak aurrera eraman zituen alkateari(Mimmo Lucano), 13 urteko kartzela zigorra jarri zioten. Epaileek immigrazio irregularra sustatzeko, iruzurra egiteko, dirua desbideratzeko eta botere gehiegikeria sustatzeko xedea zuen elkarte kriminal baten parte izateagatik kondenatu zuten.[3]

Hala eta guztiz ere, errekurritu ostean epaileek Lucano absolbitu zuten eta bere irudi publikoa berreskuratu zuten.[4]

2024 urtean, Lucano berriz ere Riaceko alkatea izateko hautatua izan zen. Gainera, ezkerreko koalizio baten baitan, Europako parlamenturako hautatua izan zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Riaceko brontzeak. 2022-08-21 (kontsulta data: 2024-11-13).
  2. ↑ (Gaztelaniaz) Progresista, Internacional. «“El mensaje de solidaridad de Riace era universal, eso preocupó a Salvini”» ctxt.es | Contexto y Acción (kontsulta data: 2024-11-13).
  3. ↑ (Gaztelaniaz) EFE. (2021-09-30). «Condenado a 13 años de cárcel el exalcalde de Riace, símbolo de acogida, por promover la inmigración irregular» ElDiario.es (kontsulta data: 2024-11-13).
  4. ↑ (Gaztelaniaz) swissinfo.ch, S. W. I.. (2024-04-23). «El exalcalde de Riace, símbolo de acogida de migrantes, quiere llevar su modelo a Europa» SWI swissinfo.ch (kontsulta data: 2024-11-13).

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Camini eta Stignano.

BiztanleriaUrtea14001600180020002200240026001860189019201950198020102040BiztanleriaBiztanleriaren eboluzioa Datu hauek Wikimedia Commonsetik eskuratu dira. Aldaketarik behar izanez gero, han egin dezakezu. Datuen jatorria: 1961-1991 artean[1], 1991etik aurrera, ISTAT.[2]

Biztanleria-piramidea 2026
Guztira: 893 gizon, 903 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.11
0.00
 
95-99
 
0.33
1.12
 
90-94
 
0.89
2.13
 
85-89
 
2.77
1.90
 
80-84
 
3.88
5.04
 
75-79
 
4.65
4.82
 
70-74
 
6.09
7.73
 
65-69
 
7.64
7.17
 
60-64
 
8.97
5.71
 
55-59
 
6.53
6.49
 
50-54
 
6.76
8.17
 
45-49
 
6.42
6.49
 
40-44
 
7.86
6.49
 
35-39
 
6.31
3.92
 
30-34
 
4.87
6.16
 
25-29
 
4.98
5.49
 
20-24
 
3.99
6.72
 
15-19
 
6.20
6.27
 
10-14
 
4.43
4.59
 
5-9
 
3.99
3.58
 
0-4
 
2.33
Iturria: Datu hauek ISTAT estatistika gune ofizialetik eskuratu dira[3]

Etxebizitza eta etxeguneak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ISTATen zentsu iraunkorraren arabera, 2021ean udalerrian 1.956 etxebizitza zeuden: 797 (% 40,7) okupatuta eta 1.159 (% 59,3) hutsik edo noizbehinka erabiliak. 2019an, okupatutako etxebizitzen % 78,5 jabetzan zeuden, % 11,5 alokairuan eta % 10 beste titulu batekin.

1.956etxebizitza (2021)
797okupatuak
1.159hutsik (% 59,3)

Erabilera (2021)

797
1.159
Okupatuak (797)Hutsik edo ez-okupatuak (1.159)

Okupatutako etxebizitzen jabetza-erregimena (2019)

78,5
11,5
10
Jabetzan (78,5)Alokairuan (11,5)Beste titulu batekin (10)

2024an 796 etxegune (familia) zeuden udalerrian, eta horietatik 306 (% 38,4) pertsona bakarrekoak ziren. Etxegune bakoitzeko batez beste 2,3 kide zeuden.

796etxegune (2024)
306pertsona bakarrekoak (% 38,4)

Etxeguneak tamainaren arabera (2024)

1 kide306
2 kide210
3 kide118
4 kide115
5 kide edo gehiago47

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Popolazione residente dei comuni. Censimenti dal 1861 al 1991. ISTAT.
  2. ↑ Popolazione residente per territorio – serie storica. .
  3. ↑ (Italieraz) «Popolazione residente per età e sesso al 1° gennaio (POSAS)» Istat (kontsulta data: 2026-08-28).