Penfeld
| Penfeld | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | Ibai nagusia |
| Luzera | 15,9 km |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 48°22′40″N 4°29′38″W / 48.3778°N 4.4939°W |
| Hidrografia | |
| Arroaren azalera | 591 km² |
| Bokalea () | Ozeano Atlantikoa (Brest) |
Penfeld (frantsesez pɛ̃fɛl ahoskatua; bretainieraz: Penfell) Bretainiako ibai bat da, 16 kilometroko luzera duena.[1] Finistèreko Brest hiria bere ezkerraldean dago.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere iturburua Gouesnou udalerrian dago. Bohars eta Guilers zeharkatzen ditu Bresteko arradara- Bizkaiko golkoan- iritsi aurretik. Penfeld Aulne ibaiaren ibilbide zaharrean zehar doa, mendebalderantz mugituta, Bresteko Gouletekin topo egitean, ozeanoa eta Bresteko arrada lotzen dituen 3 kilometroko itsasartea. Ibaiaren glaziazioarteko jatorriak bere sakonera azaltzen du, sakonera handiko itsasontziak eta ia 8 metrorainoko mareak igaro baitaitezke.
Bresten, Penfeld ibaia Harteloire zubiak zeharkatzen du eta, ibaian behera, Recouvrance zubiak, Europako goragune bertikaleko zubirik handienak, 2007an Rouengo zubi altxagarriak ordezkatuak izan arte.
Azken kilometroetan, 25 eta 30 metro bitarteko lubeten artean, Penfeld ibaia Bresteko armategitik igarotzen da, eta bokalean (garrantzi estrategiko handia du antzinatik) Bresteko gaztelua dago.
