Lil Peep
| Lil Peep | |
|---|---|
(2016) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Allentown, 1996ko azaroaren 1a |
| Herrialdea | |
| Talde etnikoa | suedo-estatubatuarra |
| Heriotza | Tucson, 2017ko azaroaren 15a (21 urte) |
| Hobiratze lekua | Errausketa (hileta-ohikunea) |
| Heriotza modua | : droga-gaindosia |
| Familia | |
| Aita | Johan Ahr |
| Familia | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Long Beach High School (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | raperoa, abeslaria, kantugilea, modeloa eta musikaria |
| Kidetza | Schemaposse (en) |
| Izengoitia(k) | Gus eta trap goose |
| Genero artistikoa | emo rap (en) lo-fi music (en) trapa pop-punk (en) rock alternatiboa rap rock (en) alternative hip-hop (en) |
| Musika instrumentua | ahotsa |
| Diskoetxea | First Access Entertainment (en) Columbia Records AWAL (en) |
| lilpeep.com | |
Gustav Elijah Åhr (Allentown, Pennsylvania, Estatu Batuak; 1996ko azaroaren 1a – Tucson, Arizona, Amerikako Estatu Batuak; 2017ko azaroaren 15a), Lil Peep izen artistikoarekin ezagunagoa, rap-kantaria, abeslaria, musikagilea, modeloa eta musika-ekoizle estatubatuarra eta suediarra izan zen. Bere abestietan emozio-estilo sendoa izateagatik ezaguna egin zen.
Peep Kaliforniara joan zen bizitzera 17 urterekin, eta han grabatu zuen bere estudioko lehen diskoa. Bere nahasketek emo, trap, lo-fi eta rock alternatiboa aztertzen zituen bitartean, bere lehen diskoa Come Over When You're Sober, Pt. 1 (2017) pop punk eta rap rockerako trantsizio bat izan zen. Come Over When You're Sober, Pt. 2 (2018) bere bigarren diskoak arrakasta komertziala eta kritikoa izan zuen, Billboard 200ko laugarren postuan estreinatuz. Bere dokumentala, Everybody's Everything, 2019an estreinatu zen.