Edukira joan

Ivankiv

Ivankiv
Ukrainako hiri-motako kokalekua
Administrazioa
Estatu burujabe Ukraina
Oblast Kieveko oblasta
Ukrainako raionIvankiv Raion
Posta kodea07200
Geografia
Koordenatuak50°55′58″N 29°54′17″E / 50.9328°N 29.9047°E / 50.9328; 29.9047
Mapa
Azalera8 km²
Altitudea138 m
Demografia
Biztanleria9.993 (2022ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea1.249 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia4591
Ordu eremuaUTC+02:00
ivankiv.com.ua

Ivankiv[1] (ukraineraz: Іванків, translit.: Ivankiv, iˈwɑnkiu̯ ahoskatua) Ukrainako iparraldeko hiria da, Kieveko oblastean dagoena. Teteriv ibaiaren ezkerraldean kokaturik, 2021ean 10.191 biztanle zituen.

Herria 1589an sortu zuten Ivan Proskuraren omenez. Lehenik Ivanov eta Ivanovka deitu zioten, baina gero Ivankiv bilakatzea erabaki zuten. XVII. mendearen hasieran, Krimeako tatariarrek Polesiako hainbat eremutan lau kanpaina militar egin zituzten, eta, ondorioz, hainbat pertsona hil eta beste batzuk preso hartu zituzten.

Txernobylgo zentral nuklearretik 52 kilometro hegoaldera dago, gune kaltetuenetik 20 kilometrora. Ondorioz, Ivankivek ez zuen hondamendi nuklearraren eraginik jasan (Poliske edo Pripiatek ez bezala), baina herriaren mendebaldean ingurabide-errepide bat sortzea erabaki zuten, bizitegi-eremuetan hauts erradioaktiboa ez zabaltzeko.

2022ko otsailaren 24tik aurrera, Ukrainaren inbasioaren arloan Bielorrusiako mugaren eta Kiev hiriburuaren arteko erdibideko puntu estrategiko batean zegoelako, errusiar armadaren bonbardaketek hiria partzialki suntsitu zuten. Suntsitutako eraikinen artean, bertako Historiaren Museoa zegoen, Maria Prymatxenko artista ukrainarraren 25 artelan biltzen zituena, herrialdeko kultura herrikoiaren ikur bat.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]