Edukira joan

Ibilgu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau ibaien ezaugarriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ibilgu (argipena)».
Garonaren ibai-ohe txikia.

Ibilgua,[1] ibai-ohea[2] edo erreka-zola[3] ibai eta kidekoen hondoetan urak sortzen duen bidea.

Ibai-ohea aldakorra izan daiteke sasoiaren edo beste arrazoi batzuen arabera:

  • ibai-ohe handia, uraldia denean, emari handiena uholdea izan gabe
  • ibai-ohe txikia, emaria urriena denean.

Ibaiaren tarteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaietan hiru zati bereizten dira: goi-ibilgua, erdiko-ibilgua eta behe-ibilgua:

  • Goi-ibilguan ibaiak malda handia izaten du, gehienetan alde menditsuetan egoten delako, eta ur-lasterra oso handia izaten da. Ondorioz, higadura oso handia denez, ibaia tamaina handiko higakinak garraiatzeko gai da.
  • Erdiko ibilguan malda txikiagoa da eta ur-lasterra lasaiagoa izaten da. Hori dela eta, higadura ez da horren handia izaten, baina ibaiak partikula finak garraiatzen ditu.
  • Behe-ibilguan, ibaiaren malda oso txikia da eta ur-lasterra ere halakoa da. Abiadura txikia denez, urak ezin ditu daramatzan partikulak garraiatu eta hondoan edo ertzetan metatu egiten dira. Beraz, ibaiaren behe-ibilguan sedimentazioa izaten da nagusi.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Ibilgu. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2026-8-1).
  2. ↑ Ohe. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2026-8-1).
  3. ↑ Erreka-zola. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2026-8-1).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]