Brigid
| Brigid | |
|---|---|
| Irlandar mitologia | |
| Ezaugarriak | |
| Sexua | emakumezkoa |
| Baliokideak | Brigantia |
| Familia | |
| Aita | Dagda |
Brigid, Brigit[1] edo Bríg, Kristautasun aurreko Irlandako jainkosa da. Irlandako mitologian Tuatha Dé Danann-etako kide gisa agertzen da, Dagdaren (jainko-jainkosen aita) alaba eta Bresen emaztea. Harekin Ruadan izeneko semea izan zuen.
Erromatar garaiko galiarren eta britoien artean agertzen den, Brigantia eta Brigindo izena duen jainkosa zelto-erromatarra irlandar literaturako pertsonaiarekin identifikatu ohi da.
Jakinduriarekin, poesiarekin, sendaketarekin, babesarekin, errementeriekin, etxeko abereekin eta erditzearekin[2] lotuta dago. Sehasken alboan egoten dela esaten zen. Suaren, eta etxeko-suaren zuzentzailea da bai eta gerra gurdiarena. Beste izen hauekin ere ezagutzen da: Brigantia, Brid, Bride, Briginda eta Brigdu.
IX. mendean monje kristauek idatzitako Cormac-en glosarioak (Sanas Chormaic; Cormac's glossary) dio Brigid "poetek apaintzen zuten jainkosa" zela eta bi ahizpa zituela: Brigid sendatzailea eta Brigid errementaria.[3][4] Horrek esan nahi du jainkosa hirutarra izan zitezkeela, indoeuropar mitologian ohikoa dena.
Santa Brigida (Kildareko Brigida) ezaugarri asko partekatzen ditu aurreko garaiko jainkosarekin, eta otsailaren 1ean, Kildareko Santa Brigida ospatzen den eguna, Imbolc izeneko jaialdi paganoa ere ospatzen zen. Beraz, argudiatu da santa jainkosaren kristautzearen emaitza dela, edo jainkosaren tradizioa santa horrengana transferitu zela.
Eskoziako Saint Bride-rekin ere lotu da mitologiako Brigid hau.[5]
Irlandako sagetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Brigid lau ziklo irlandarretan agertzen da: Mitologikoa, Ulsterrekoa, Feniarra eta Historikoan.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Campbell, Mike: Behind the Name. Ikus, halaber, Xavier Delamarre, brigantion / brigant-, in Dictionnaire de la langue gauloise (Éditions Errance, 2003) 87–88 or.: "Le nom de la sainte irlandaise Brigit est un adjectif de forme *brigenti... 'l'Eminente'." Delamarrek hau aipatzen du: E. Campanile, in Langues indo-européennes ("Irlandar Brigidaren izena izenlagun bat da, *brigenti forma duena eta ... 'bikaina" esan nahi duena): Françoise Bader (arg) (1994), Paris, 34–40 or, Brigid egunsentiaren Indo-Europear jainkosa zen Auroraren (Egunsentiaren) garapena da.
- ↑ (Ingelesez) «Bridget, Bright Goddess of the Gael» Mythical Ireland (kontsulta data: 2026-02-13).
- ↑ O Hogain, Daithi (1991), Myth, Legend & Romance: An encyclopaedia of the Irish folk tradition. Prentice Hall Press. 60 or.
- ↑ Wright, Brian (2011), Brigid: Goddess, Druidess and Saint. The History Press.
- ↑ Brigde, Mael. (2017-04-16). «Brigit's Sparkling Flame: ‘St Brigid and St Bride in Scotland’ by Heather Upfield» Brigit's Sparkling Flame (kontsulta data: 2026-02-14).
- ↑ Monteagudo Martínez, José Ángel. (2025). [Brigid, santa Brígida y Vera de Moncayo «Brigid, santa Brígida y Vera de Moncayo»] Cuadernos Aragón (Institución Fernando el Católico eta Diputación de Zaragoza) 101: 17. ISBN 9788499117508..
Bibliografia osagarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bitel, Lisa M. 2001. Irlandako St. Brigit: Ama Birjina Santutik Emankortasunaren Jainkosa arte
- Ó Catháin, Séamas (1995)
- The Festival of Brigit (first edition, DBA Dublin: 1995)
- (1992) "Hearth-Prayers and Other Traditions of Brigit: Celtic Goddess and Holy Woman", The Journal of the RoyalSociety of Antiquaries of Ireland, 122 , 12-34 or.
- "The Festival of Brigit the Holy Woman—Oíche Fhéile Bríde agus La Lúnasa", Celtica23, School of Celtic Studies DIAS. 231-260 or.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Brighid Goddess and Saint, 2003-2021 Paul Williment
- “Birigit ”Jones' Celtic Encylopedia
- Sloinntireachd Bhride [70] (Neska-lagunaren genealogia), Sacred Texts
- Sanas Chormaic. Cormac's glossary; Cormac, King of Cashel, 836-908; O'Donovan, John, 1809-1861; Stokes, Whitley, 1830-1909