Benzonatatoa kate luzeko antitusibo bat da, kimikoki azido p-aminobenzoikoaren klaseko anestesikoekin, hala nola prokaina eta tetrakaina, lotua.[1] Beraz, benzonatatoak mukosekin kontaktuan jarriz gero efektu anestesikoa du.[2] 1958an merkaturatu zuten. Benzonatatoa eztul lehor (jariakinik sortzen ez duena) kasuetan erabiltzen dute eta, narkotikoa ez denez, kodeinaren alternatiba bat da.[3] Bere efektua hogei minututan hasten da eta 3-8 orduko iraupena du.[1]
12Sweetman,Sean C.. (2009).Martindale: The Complete Drug Reference. (36. argitaraldia)Pharmaceutical Press,1552or.ISBN9780853698401..
↑Goodman Gilman,Alfred;Goodman,Louis S.;[et al]. (1986).Goodman y Gilman: las bases farmacológicas de la terapéutica. (7. argitaraldia)Buenos Aires:Médica Panamericana,506or.ISBN9500608472..
↑Diccionario de especialidades farmacéuticas. (59. argitaraldia)Mexiko Hiria:Ediciones PLMISBN9786079259228..