Babiloniar Inperioa
- Babilonia terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Babilonia (argipena)»
| Babiloniar Inperioa | |||
|---|---|---|---|
| K.a. 1792 – K.a. 539 | |||
| Monarkia | |||
Babiloniar Inperioa berdez | |||
| Geografia | |||
| Hiriburua | Babilonia | ||
| Kultura | |||
| Hizkuntza(k) | amorrera, kasitera, akadiera | ||
| Erlijioa | Politeismo | ||
| Historia | |||
Babilonia edo Babiloniar Inperioa Mesopotamian, Tigris eta Eufrates ibaien artean, gaur egungo Iraken, kokatutako estatua izan zen, Sumeria eta Akadeko eskualdeen bateratzearekin sortu zena. Inperioaren izena izen berdina zuen Babilonia hiritik zetorkion. Hiri honi buruzko lehen aipamena K.a. XXIII. mendekoa da.
K.a. 1700. urte inguruan (Brontze Aroan), Babiloniak hiriko erregeak, Hammurabik, Mesopotamia osoa eta iparralderago zeuden beste hiri batzuk konkistatu zituen, eta horrela Babiloniako inperioari hasiera eman zion. Babiloniarrek Mesopotamiako kulturaren jarraitzaile izan ziren inguruko herrietan izugarrizko eragina izan zuten.
Batzuetan beste herri batzuen menpe egon bazen ere, Babilonia hiri garrantzitsua izan zen 1.500 urtez. K.a. 600. (dagoeneko Burdina Aroa) urte ingurua izan zuen garairik oparoena. Garai horretakoak dira, hain zuzen, "Babiloniako lorategi esekiak".
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Babiloniar Inperioa baino lehen, Mesopotamiako lurraldeetan bi talde etniko nagusi ziren, Sumertarrak eta Akadiarrak. Lurralde hau baliabide naturaletan aberatsa izateaz gain, merkataritzarako estrategikoki kokaturik zegoen.
Antzinako Babiloniako erresuma (K.a. 1792 – 1595)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.a. XIX. mendean, sumertarrak Ur-III dinastian zeudelarik, Eufrates ibaiaren mendebaldetik zetozen semita taldekoak ziren amorritak ia Mesopotamia osoa okupatu zuten eta kontrola hartu zuten. Han, euren legea ezarri zuten eta gobernua sortu. Lehendabiziko urteetan, gobernua Isin hirian kokatu zuten. Hiru mende geroago, K.a. XVIII. mendean, gobernu monarkiko bat sortu zuten Babilonia hiria erdigunetzat zuena: Antzinako Babiloniako erresuma. Baina babiloniarrek aspaldidanik zuten erlazioa amorritekin. Babiloniarrek mendebaldeko herriekin salerosten zuten Antzinako Babiloniako erresuma sortu baino lehen, eta eragin kulturala izan zuten haiengan, eta gainera, Babiloniako tropek eta ofizialek Siria eta Kanaan zeharkatzen zuten. Kontaktu horien ondorioz, kolono amorrita talde bat Babilonian bizitzen jarri zen merkatari aritzeko xedearekin.

Babiloniako seigarren subirano amorrita zenak,[1] Hammurabik, K.a. XVII. mendearen hasieraren inguruan Mesopotamiako beste hiriei nagusigoa kendu zien Babilonia hiriaren mesederako. Horrexegatik, Hammurabi Babiloniako Inperioaren lehen erregetzat hartzen da, eta ezaguna da, batez ere, Hamurabiren kodea izeneko lege multzoa idazteko agindua eman zuen erregea izan zelako.[1]
Babiloniarrek euren erregea Marduk jainkoaren ordezkari eta Babilonia hiria hauek koroatu behar zituzten hiri sakratua zela uste zuten. Erregeek goberna zezatela bermatzeko, burokrazia ezarri zuten, gobernu zentralista eta sistema zergadun bat garatuz.
Babiloniaren sorrerak literatura berpizte bat ekarri zuen.
Kasitak (K.a. 1595 – 612)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hammurabi hil ondoren inperioa ahuldu egin zen, eta K.a. 1595ean hititek hiriari eraso egin eta suntsitu egin zuten. Baina hititak etxetik urrun zeuden, eta haiek Anatolia eta ekialde Hurbilera itzultzeko alde egin ondoren, kasiten herriak gobernatu zuen Babilonia mendeetan. Garai egonkorra izan zen, eta kasitek babiloniar kultura mantendu zuten, baina militarki ahula, eta sarritan asiriarren menpe egon ziren.
Babiloniako inperio berria (K.a. 612 – 539)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Asiriarrak garaitu ondoren, Babiloniak bere garai oparoena eta distiratsuena bizi izan zuen berriro. Nabopolasar errege kaldearrak Babiloniako tronua hartu zuen eta, aliantza arduratsuen bidez, Babiloniako Inperio Berria sortu zuen. Bere semeak, Nabukodonosor II.ak, hiria berritu zuen 900 hektareako lursaila hartuz, eta Mesopotamia osoko egiturarik eder eta ikusgarrienetako batzuk zituen.[2] Hiri indartsua eraiki zuen, Ishtarren Atea eta Babiloniako Lorategi Esekiekin (Munduko Zazpi Mirarietako bat).
Erorketa eta gainbehera (K.a. 539tik aurrera)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.a. 539an, Ziro II.a Handia errege pertsiarrak Babilonia konkistatu zuen. Hiriak garrantzitsu izaten jarraitu zuen (Alexandro Handia bertan hil zen K.a. 323an), baina mendeen ondorioz abandonatua geratu zen eta hondakin bihurtu .
Babiloniaren eragina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Babiloniarrek garapen izugarria utzi zuten hainbat alorretan. Astronomia eta Matematikan aurkikuntza garrantzitsuak egin zituzten,[3] izarrak aztertu zituzten, egutegiak sortu zituzten eta 60 zenbakian oinarritutako sistema matematikoa garatu zuten (orduak 60 minutu izatearen arrazoia).[4] Arkitekturan, pezoa (buztinezko adreilua) erabiliz ziguratak (dorre mailakatuak) eta jauregi erraldoiak eraiki zituzten.
Babiloniaren eragina Asia hego-mendebaldeko, Mediterraneoko eta Mendebaldeko eragina oso garrantzitsua izan da. Pertsiarrek eta greziarrek Mesopotamiako kulturatik edan zuten Babiloniari esker, eta beren zientzia eta ezagutzetan barneratu zuten Mesopotamian ikasitakoa. Erlijio monoteistetan ere eragin sakona izan zuen, Testamendu Zaharren deskribatzen baitzen, oso irudi ezkorra transmitituz. Bibliako Babelgo Dorrearen mitoa Babiloniako zigurat handi batean (Etemenanki izenekoa) oinarrituta dagoela uste dute adituek gaur gun.
Hondakinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Babiloniako hondakin arkeologikoak UNESCOren Gizateriaren Ondare izendatuta daude gaur egun.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 «El código de Hammurabi | Oriens - Asociación de Estudios del Oriente Próximo» oriens.es (kontsulta data: 2026-06-28).
- ↑ (Ingelesez) Mark, Joshua J.. (2026-03-05). «Babylon: The Gate of the Gods» World History Encyclopedia (kontsulta data: 2026-06-28).
- ↑ (Ingelesez) «Los babilonios que se adelantaron mil años al teorema de Pitágoras» La túnica de Neso 2018-01-29 (kontsulta data: 2026-06-28).
- ↑ ««Ciencia babilónica» de José Manuel López García - Cartas de los lectores en La Nueva España - Diario de Asturias» mas.lne.es (kontsulta data: 2026-06-28).