Atreo
| Atreo | |
|---|---|
| Ezaugarriak | |
| Sexua | gizonezkoa |
| Familia | |
| Aita | Pelope |
| Ama | Hipodamia |
| Ezkontidea(k) | Aerope (en) |
| Seme-alabak | Menelao, Agamemnon, Anaxibia, Astyoche (en) |
| Anai-arrebak | Thyestes (en) |
Atreo,[1] Greziar mitologian, Mizenasko erregea, Pelope eta Hipodamiaren semea eta Agamemnon eta Menelaoren aita izan zen.
Mitoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atreo eta Tiestes anaia bikiak Pisatik atzerriratuak izan ziren, euren anaiorde Krisipo hiltzeagatik, Olinpiako tronua lortzeko desiran. Mizenasera joan ziren babestera, non, errege tronura heldu ziren, Euristeo ez zegoelarik, borrokan ari baitzen Herakliden aurka. Anaia bikien agintaldia aldi baterakoa izatea agindu zuen Euristeok, baina Herakliden aurkako borrokan hil baitzen, iraunkor bilakatu zen.
Atreok, bere arkumerik hoberena Artemisarentzako sakrifikatuko zuela zin egin zuen. Baina, bere artaldearen bila ari zenean jainkosarengandik ezkutatzeko bere emazte Aeroperi eman zion urre koloreko arkume bat ikusi zuen. Honek bere maitalea zen Tiestesi, Atreoren anaiari eman zion. Honek Atreo konbentzitu zuen, arkumea zuena erregea izango zela onar zezan. Tiestesek, orduan, arkumea erakutsi zuen eta tronuaren eske hasi zen.
Atreok, Hermesen aholkuari jarraituz berreskuratu zuen tronua. Tiestesek, tronua, eguzkia atzerantz mugitzen zenean emango ziola esan zion, Zeusek egin zuen balentria. Atreok tronua berreskuratu zuen eta Tiestes herbesteratu zuen.
Atreok, orduan, Tiestes eta Aeroperen adulterioaren berri izan zuen eta bere mendekua prestatzen hasi zen. Tiestesen seme-alabak hil zituen (Tantalo, Plistenes, Aglao, Orkomeno eta Kalileonte), irakin eta mahaira atera zituen. Bazkaria amaitu ondoren, beste erretilu batean, bere biktimen buruak, oinak eta eskuak erakutsi zizkion, zer jan zuen kontura zedin. Tiestesek, erabat asaldatu eta izuturik, oka egin zuen urdailean zuen guztia eta begizko ikaragarri bat bota zien Atreoren ondorengoei.
Orduan, orakulu batek, Tiestesi, bere alaba propioarekin seme bat izaten bazuen, honek Atreo hilko zuela esan zion. Tiestesek hala egin zuen eta semeak, Egistok, Atreo hil zuen. Baina, Egisto jaio zenean, bere amak bertan behera utzi zuen, bere intzestuagatik lotsaturik. Artzai batek umea aurkitu eta Atreori eman zion, honek, bere semea balitz bezala heziz. Bakarrik heldutasunera iritsi zenean kontatu zion Tiestesik Egistori egia osoa. Orduan, Egistok Atreo hil zuen.
Iturri batzuen arabera, Atreo Plistenesen aita izan zen. Baina, ohikoena, anaiatzat jotzea da.
Iturriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Atreus, maicar.com