Gazako izugarrikeria asko ikusi dugu soldadu sionistek beraiek grabatu eta zabaldu dituzten bideoetan. Genozida israeldarren begietara, adibidez, bateak eskuan ospitale bateko tresneria suntsitzea ez baita lotsatzekoa. Ez dira ezkutatzen, beldurra, gorrotoa eta mendekua hedatzea beren estrategiaren parte da. Baina astakeria horiek beste norbaitek zabalduz gero, orduan kamera atzekoak traidoreak dira. Israelgo soldaduen jokabide ilunak erakusten dituen Naza dokumentalaren zuzendariak bezalaxe. Jatorriz israeldarrak dira biak, baina Netanyahuren gobernuak mehatxu egin die herritartasuna kenduko diela, eta galarazi haien lana sekula Israelen emititzea. Faxisten lotsak faxista artean kudeatzen ei dira eta.

Argazkia: Elkartasun ekimena Donostiako Zinemaldian. Jon Urbe / Foku
Testua: Axier Lopez

Sarean eduki guztiak irekita, zuri esker
“

Beti izan naiz euskaltzalea. Gaztetan harpideduna nintzen. Orain, talde euskarafobo antolatuen ikerketak bultzatu nau berriz harpidetzera.

”
Ondarroatik Kemen
Azoka
ARGIA buletin digitala
Astelehenetik ostiralera, 21:00etan zure e-postan
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...